2015eko abenduaren 20ean Estatuko hauteskunde orokorrak ospatu ziren, non ez zen lortu gehiengo osoa hauteskunde batek boterea lortzeko. Orduan, itunetaz hitz egiten hasi ziren akordio batera iristeko. Baina ez zen ezer lortu eta oraindikan horrela gaude, gobernurik gabe. Gehienek esaten dute berriro ospatuko direla Estatuko hauteskundeak udaran.
Eta gatazka honen erdian gu gaude, 99ko belaunaldia. Ez dakigula oraindik "Errebalida" edo "Selektibitatea" egin behar dugun. Gure etorkizuna Alderdi Politikoen esku dago eta ezintasuna sentitzen dugu ikusten dugulako denbora pasatzen ari dela eta ezin dugula ezer egin.
Hemendikan desadostasuna transmititu nahi dugu, iada Batxiler 1en gaude eta ez dakigu oraindik zer egin behar dugun hurrengo urtean. Lotxagarria da XXI.mendean oraindik horrela egotea. Gainera, ez dute nahi ikasleak beste herrialde batzuetara joatea baina zer nahi duzue egitea? Hemen geratzea ezer egin gabe? Gobernuak bakarrik beraiengan pentsatzen duenean eta gazte guztiak alde batera uzten dituenean?
Atzo bertan Gobernuak jakinarazi du Selektibitatea, orain arte egin ezagutu dugunaren antzeko izango dela; ez da izango test modukoa. Ea poliki-poliki zehazten duten eta gure kezkak argitzen dituzten.
ResponderEliminarAtzo bertan Gobernuak jakinarazi du Selektibitatea, orain arte egin ezagutu dugunaren antzeko izango dela; ez da izango test modukoa. Ea poliki-poliki zehazten duten eta gure kezkak argitzen dituzten.
ResponderEliminar