miércoles, 4 de mayo de 2016

Champions League

Mundu guztiak jada badaki Champions League-a bukatzear dagoela, semifinalak bukatzear daude, hau da, gaur gauean jakingo dugu Real Madril edo Manchester City den Atletico de Madril-en aurka jolastuko duena Milanen, finalean.

Real Madrilek pasatzeko aukera gehiago ditu, Manchesterren 0-0 egin zutenez baino City-ren gol batek larrialdietan sartuko zuen Madrilgo taldea eta horrekin arazoak eta kezkak, Madrildarrak Citizen-ak baino hobeagoak direlako kalitate aldetik eta porrot izugarria izango zen bere etxean erortzea.

Atzo jolastutako partiduan, Bayern-ek sailkatzeko merituak egin zituen partidu osoan baino azkenean ez zuen lortu finalean sartzeko behar zuen gola, gol batera geratu bait zen. Bestalde, Atletikok ez zuen ezer egin partidu osoan eta iritsi zen lehenengoan gola sartu zuten, hortik aurrera, emaitza mantentzerekin finalean zeudenez atzean sartu ziren eta defendatzen pasa zuten falta ziren minutu guztiak.

Nire ustez, inongo dudarik gabe Chmpions League-a munduko lehiaketa lehiatuena da hainbat arrazoiengatik. Europako talde hoberenak jokatzen dute bertan, beraz oso berdindua egoten da beti eta 180 minututan jolasten da dena, horrekin, akats txiki batek zu eta zure taldea etxera bidali dezakete.

EREDUGARRIA IZATEA

      2016ko Rio de Janeiro-ko Joko Olinpikoetan Rafael Nadal tenislaria izendatu dute, Espainako banderaduna. Dulea 4 urte ere ordezkari izendatu zuten Londreseko Joko Olinpikoetan baina lesio baten erruz ezin izan zuen joan.

      Honekin ikus dezakegu Rafael Nadalek urteak pasa ahala, zoritxarrari aurre egiten diola. Bere jarrera eredutzat hartu beharko lukete gazte guztiek. Aldiz, gazte gehienek Cristiano Ronaldo dute eredutzat jokalari oso ona delako, baina bere jarrera ez da bidezkoa. Prepotente, harroputz eta berekoia da. Ume askok imitatu egiten die eta jarrera txarra hartzen dute, horregatik ez da eredu ona. Ondo iruditzen zaigu gazte askori Cristiano gustatzea, oso ondo jolasten duelako. Baina baita ere pentsatzen dugu ona izateaz gain pertsona bezala eredugarria izan behar duela.

      Ikusten dugu tenisa ez dela hain ezaguna futbola bezala eta horregatik agian ez dugu Nadal askotan ikusten. Ezta ere ez dugu ikusten Nadalek egiten dituen ahaleginak, egunez egun hobetzeko kirolari eta pertsona bezala. Kirol guztiak aintzat hartzen ikasi behar dugu, horrela kultura asko hobetuko genuen eta pertona hobeagoak izango ginen kirolari bat baino gehiago eredutzat hartzen baditugu.

     Kirolaren mundua hobeagoa nahi izango bagenu Rafael Nadalen eredua hartu beharko genukeen. Eta kirolari guztiak jakin behar dute eredugarriak izaten, gazteentzat eredu bat direlako. Ez al dugu nahi gure umeak irabazten eta galtzen jakitea? Jarrera onak edukitzea kirolaren eta bizitzaren aurrean?

jueves, 21 de abril de 2016

"SELEKTIBITATEA EDO ERREBALIDA?"


           2015eko abenduaren 20ean Estatuko hauteskunde orokorrak ospatu ziren, non ez zen lortu gehiengo osoa hauteskunde batek boterea lortzeko. Orduan, itunetaz hitz egiten hasi ziren akordio batera iristeko. Baina ez zen ezer lortu eta oraindikan horrela gaude, gobernurik gabe. Gehienek esaten dute berriro ospatuko direla Estatuko hauteskundeak udaran.

           Eta gatazka honen erdian gu gaude, 99ko belaunaldia. Ez dakigula oraindik "Errebalida" edo "Selektibitatea" egin behar dugun. Gure etorkizuna Alderdi Politikoen esku dago eta ezintasuna sentitzen dugu ikusten dugulako denbora pasatzen ari dela eta ezin dugula ezer egin. 
  
           Hemendikan desadostasuna transmititu nahi dugu, iada Batxiler 1en gaude eta ez dakigu oraindik zer egin behar dugun hurrengo urtean. Lotxagarria da XXI.mendean oraindik horrela egotea. Gainera, ez dute nahi ikasleak beste herrialde batzuetara joatea baina zer nahi duzue egitea? Hemen geratzea ezer egin gabe? Gobernuak bakarrik beraiengan pentsatzen duenean eta gazte guztiak alde batera uzten dituenean?


jueves, 14 de abril de 2016

ESPERIENTZIA AHAZTEZINA

         

           Duela astebete batxi1eko ikasleak maletak egin eta autobusean sartu ginen, gure helburua Berna, Praga, Polonia, Berlin eta Paris ikustea zen. Ilusioz beteriko ikasle eta irakasleak ginen. Bidaiaren helburua elkartrukea zen, hau da, Poloniako ikasleekin berriro ere elkartzea beraiek Tolosan egon ondoren. Bidai honen xarma transmititu nahi dizuegu.

           Lehenengo egunean Bernara iritsi ginenean hartzak eta Einsteni inspiratu zion erlojua ikusi genituen. Ezin ginen joan Bernatik Rösti (jaki tradizionala) dastatu gabe. Hurrengo goizean Pragan esnatu ginen eta Carlosen zubia zeharkatuz Pragako gaztelura iritsi ginen "cambio de guardia" ikustera. Jakingo duzuenez Pragan Jhon Lennoneko horma dago eta argazkiak ezin ziren falta.

           Hurrengo eguneko arratsaldea Poznaneko parke batean ibili ondoren, bakoitza bere familiarekin joan zen. Poznanen aste bat igaro genuen eta bakoitzak bere familiarekin gauza ezberdinak egin zituen. Esperientzia polita izan zen beraiekin bizitakoa, beraien ohiturak, tradizioak eta hizkuntza ezagutuz. Betirako geratuko dira gure bihotzetan bizitako bizipenak.

         Errutinarekin jarraituz Berlinen jeitsi ginen autobusetik Parlamentura abiatzeko. Berlineko harresiaren zati bat ikusi genuen eta aipatzekoa zen txiklez betea zegoela. Azkeneko geltokia, ezin zela gutxiago izan, "la ciudad del amor" Parisen bukatu genuen. Nola ez Eiffel Dorrea, Moulin Rouge eta Arco del Triunfo ikusi genituen. "Campos Eliseos" pasealekua zeharkatu genuen eta ez zen inor atera ezer gastatu gabe.

Bidai honen helburua elkartrukea zen baina guretzako hori baina asko ere gehiago izan da, esperientzia bat, ez dugula gure bizitza osoan ahaztuko. Denok gure artean gehiago ezagutu gara eta taldea asko sendotu da. Bidaia larburtzen saiatu gara baina gure artean geratzen dira algarak, malkoak, besarkadak... Eskerrikasko Batxiler 1eko ikasle eta irakasle guztiei esperientzia honen parte izateagatik.











miércoles, 16 de marzo de 2016

XXI.mendeko injustizia

Lenguako klasean errefuxiatuen gaiaz hitz egin genuen eta ezin genuen sinistu entzuten genuena. Errefuxiatuen egoera injustizia bat da, beraiek bakarrik bizitza hobeago bat edukitzea eskatzen dute eta bizitza hori lortzeko egunero borrokatzen dute.

Atzo jakin genuen Turkiak Europarekin truke bat egin zuela. Turkiak, diruaren eta Europar Batasunean sartzeko aukeraren truke, errefuxiatuak onartzen zituen. Errefuxiatuak panpin batzuk direla ematen dute, leku batetik bestera eramaten ditugu inongo sentsilibitaterik gabe.

Etikoa ahal da Europar Batasunak eta Turkiak egiten dutena? Gure gizarteak esaten digu nolakoak izan behar garen baina batzuetan asko hitz egiten dugu eta ez dugu ezer egiten.

Egia da errefuxiatuen egoera oso larria dela, baina gure esku dago konpontzea. Horregatik, denak batzen bagara, injustizia hau ekiditeko gai gara.

jueves, 25 de febrero de 2016


Kaixo denei !!
Batxiller 1eko ikasleak gara eta astero artikulu bat argitaratuko dugu. Blog honen helburua gaur egungo berriei buruz informatzea da.

Gure irakaslearen ideia izan da eta espero dugu denoi gustatzea gure blog-a. Guretzako proba handi bat izango da eta espero dugu ondo ateratzea. Ilusioz beteriko ikasleak gara, eta guk daukagun indar guztiekin lan egingo dugu.

Ea gustatzen zaizuen gure blog-a eta badakizue gaurtik aurrera non sartu behar zareten.